Herriko Jendarte Laguntza Zentroa


"ELGAR" Zerbitzu publikoen Etxea
11 Gaskoina karrika
64240 Hazparne
Tel : 05.59.70.29.07
Faxa : 05.59.29.18.65


ADINEKO JENDEEN SEKTOREA

Apairuak etxerat

Apairuen etxerat eremaite zerbitzua lehentasunez 60 urtez goiti duten eta betiko ala denbora bateko besteen mende diren Hazpandarreri idekia zaie. Zerbitzu hau astelehenetik ortziralerat ibiltzen da, larunbatendako eta pesta egundendako ahalbidearekin.
Mintza taldea

Familiaren baitan mendeko jendeez arduratzen direnentzat mintza talde bat idekia da.



EZEGONKORTASUNA

Diru-laguntzak

Herriko Jendarte Laguntza Zentroak, departamenduko zerbitzu sozialekin lankidetzan, premiazko sorospenaren ordaintzen laguntzen ahal zaituzte.
Hazparnen bizi diren haurren lehen mailako eta ama-eskolako jantegiaren gastuen ordainketan parte har dezake.


Osagarri taldeko kontratu baten osaketa

Hazparnen bizi diren pertsoneri osagarri babesarentzat prezio abantailatsuak proposatzen zazkote.

Lan kolektiboa

H.J.L.Z.k Kontseilu Orokorraren zerbitzu sozialekin, Laborantza Mutualitate Sozialarekin, Akitania Eskualdeko Eritasun Asurantza Kutxarekin eta karitatezko elkarteekin lan kolektibo bat antolatzen du. Lan horren bidez, besteak beste eros-txartelak banatuak dira, ebaluaketa fitxa komun bat eta beharren inkesta bat eginak dira.
Urte bukaerako ospakizunen garaian, Zentroak jostailuak (2 urtero) eta pertsona bakartuentzat eros-txartelak biltzen ditu.
Mintza talde baten sortzeari esker, H.J.L.Z.k zailtasunak dituzten jende borondatetsuak entzuten ditu.



OROTARIK

Alokairu Neurtuko bizileku baten galdea

Txostenak HJLZn eskuragarri dira.

Frantses familiaren medaila baten galdea

HJLZn familia ugarien ameri dagozkien txostenak eskuragarri dira.