Herriko igerilekuak proposatzen dizkizu ere aktibitate ugari
Igeri egiteko ikasgaiak haurrentzat 6 urtetik goiti eta helduentzat (ikasten hasten direnentzat) : Nicolas, igeri aktibitateak kudeatzen dituen herriko kirol hezitzailearekin.
(Haurrak : astelehen, asteart, ostegun, ostiraletan 9 : 00etatik 12 : 30tara/ helduak : astelehen eta ostegunetan 8 : 00etatik 9 : 00ak arte eta igandetan 9 : 00etatik 10 : 00ak arte).
Erreserbapenak posible dira ekaina honetatik goiti.
Xehetasunak igerilekura deituz 05 59 29 60 00ra.
AQUAGYM-a / URAREN DESKUBRITZEN HASTEKO / HELDUENDAKO HOBEKUNTZA : Lorea, igeri aktibitateak kudeatzen dituen kirol hezitzailearekin.
--> AQUAGYM-a : uztaila eta agorrilan, astelehen eta ostegunetan, 19 : 45etatik 20 : 30era.
Igeri egiten dakitenek nahiz ez dakitenek egiten ahal dute aktibitate hau. Aktibitate honek muskloak eta bihotza lan eginarazten ditu eta gorputza liraintzen du. Ikasgaiak ikasketa bainuan egiten dira nagusiki; bainu handian hartzen ahal gira ere bainan beti material baten laguntzarekin (taulak, "fritak"), oreka mantentzeko.
-->URAREN DESKUBRITZEN HASTEKO : uztaila eta agorrilan, astelehen, asteazken, ostegun eta larunbat goizetan, 09 : 00etatik à 09 : 30tara EDO 09 : 30etatik 10 : 00etara.
Aktibitate hau 4 eta 6 urte artekoentzat da, uraren mundua deskubritzea, eta pixkanaka pixkanaka menperatzea du helburu. Aktibitate hau jokoen bidez egiten da nagusiki.
-->HELDUENDAKO HOBEKUNTZA : uztail eta agorrilan, asteazkenetan, 19 :45tik 20 :30 arte.
Ariketa hauek, jadanik igeri egiten dakiten helduendako dira, igeriketa mota batetan edo ainitzetan hobetu nahi dutelarik.
Aquagyma eta uraren deskubritzen hasteko saioentzat, Lorea dei dezakezue herriko igerilekura : 05 59 29 60 00 edo 06 30 83 56 78.