Kultura eta aisiak
1921ko agorrilan zen F. Jammes Hazparnerat jin oinordekotza baten ondotik eta Eihartzea egoitzatzat hartu zuen (edo eihartzia: ‘eihera ertzea’).
Orduan, Hazparne 5500 bizizale inguruko hirixka industrial bat da, “hiri goxoa, euskal herriaren xarmagarriena”.
F. Jammes-ek haren obra baten titulua (1936) izanen zen Ursuia mendiko patarrak anitz aldiz igan zituen.
F. Jammes Hazparnen hil zen, 1938ko azaroaren lehenean.
Hilerrian : poetaren hilobia.

Astoa maite dut…
Maite dut hain goxoa den astoa, gorostien bazterrean ibiltzen dena.
Erleeri kasu emaiten die eta haren beharriak mugitzen ditu ;
Pobreak eremaiten ditu eta garagarrez bete zakuak.
Arroiletatik hurbiltzen da, urrats ttipi hautsiak eginez.
Ene adiskideak zozoa dela dio, poeta delako.
Beti pentsaketan dago.
Belusezko begiak ditu.
Francis Jammes-en poema