"Pierre ESPIL" Medi@teka
Izen emaitea | Idekitze orenak | Egitaraua
Hazparneko mediateka deneri idekia da. Eleberriak, aldizkariak, komikiak, dokumentalak, hizki lodizko liburuak, haurrendako albumak, enziklopediak, CDak, CD-romak eta DVDak… harpidedunen eskuko uzten ditu.
Tokian berean dokumentuak libroki eta urririk kontsulta daitezke.
Helduen gunea
|
Erakusketa gela |

|
 |
Gazteen gunea
|

|

|
Dokumentazio gunea
|
Musikaren gunea
|

|

|
Langela
|
Komunikabide anitzeko gela
|

|

|
Mediatekan izena emaitean, hartzen ahalko duzue :
- 5 liburu, 3 aldizkari eta 3 CD, 3 asterentzat.
- CD-Rom 1 eta DVD 1, aste batentzat.
Horrez gain, posible izanen zaizu :
- informatika tresnak erabiltzea.
- hartua den dokumentu bat erreserbatzea.
- dokumentu baten mailegua berritzea, ez badu beste irakurle batek erreserbatu..
Urteko prezioak (datatik datara)
- 12 € helduentzat.
- 6 € kolegioan eta lizeoan direnentzat, ikasle, langabetu eta sozial minimoak hunkitzen dituztenentzat.
- Urririk 12 urtez petik dutenentzat eta elkarteentzat.
- Multimedia gela : 2€ orduka harpidetuak ez direnentzat.
• Idekitze orenak
* Publiko guzieri idekia
Asteartea
14 : 00etatik 18 : 00ak arte.
Asteazkena
10 : 00etatik 18 : 00ak arte mozturarik gabe.
Osteguna
14 : 00etatik 18 : 00ak arte.
Ostirala
14 : 00etatik 19 : 00ak arte.
Larunbata
10 : 00etatik 12 : 00 arte eta 14 : 00etatik 18 : 00ak arte.
* Astearte, ortzegun eta ortziral goizetan, ikasleak bakarrik sartzen ahal dira mediategian.
Hestea
Uztaila eta agorrileko larunbat guziz eta agorrileko lehen bi asteetan.