Site officiel de la ville de Hasparren


Hazparneren Historia

Xehetasun gehiagorentzat, Hazparneko Historio lan taldearen web gunea bisitatu : www.hasparren-histoire.fr

77 km2 –rekin, Hazparne da, Larrañeren ondotik, Euskal Herriko herri zabalena ; bere azalerak Lapurdiren %10a egiten du, 1/3 herriko lurrak izanez.
Biztanleria : 6431 biztanle

Izenaren jatorria : Bi hipotesia badira Hasparren izenaren jatorria aurkitzeko. Hazparne euskal toponimoak, Ahaizparren edo Ahaitz–barren izenetatik etorriak, erran nahi luke “Haritzen herria”. Beste hipotesia bat segituz, aitz hitzak erran nahi luke “goratasun” ideia bat, eta barren, “barnean den zerbait”.

Herriari eman izena liteke orduan, kostaldean den “Ahetze” herriaz bereizteko molde bat, erakutsiz hemen bere kokapen geografikoa, hala nola mendi ttipiz inguratua.
Kantonamenduko herri nagusia, Hazparne Urtsupeko herri euskaldun bat da, lurralde perde eta maldatsu bat duena.
Antzinaroan, Hazparneko herria naski oppidum bat izan zitekeen,Tarbelles populuko tribu baten gotorleku publiko bat. Ondotik, Akizeko civitas-eko lurralde zati baten hiri nagusia bilakatzen da. Elizako aldare nagusiaren oinarrian den III.mendeko inskripzioa, erromatar ezartze horren lekuko da, eta Hazparne aipatzen du Novempopulaniako hiri nagusi gisa, Erromatar inperioko probintzia bat.

Erdi Aroan, Hazparne Konpostelara joaiten ziren beilarien bidean zen. Herri barnea XII. eta XIV. mendetako bi gazteluk babesten zuten. Garaian, herria gehien bat eskulangintzaz bizi da, larru joleekin, xokoletagileekin eta ehuleekin.
Zerga baten ezartzeak eragin zuen, 1784an, Hazparne eta inguruko herrietako emazteen altxatzea, eta ondorioz, Néville erregearen ordezkariak elizako ezkila-dorrea lurrera botarazi zuen. Biziki berantago berriz eraikia izanen da, 1816an.
1780 ko dokumentu batek Hazparne herri haundi bat bezala izendatzen du, izan dadin demografikoki, eskulangintzan edo merkatal mailan.
Gaur egun, Hazparne herriko plazaren inguruan barreatuak diren hamaika auzok osatzen dute. Laborantxa baliabide garrantzitsu bat gelditzen da, bainan herriak 1970 arte, larrua lantzen duten lantegiak ukan ditu, zapetagintzan bere arrakasta egin dutena.
Gaur egun, sare ekonomikoa eskulangintzak, hazkurrigintzak eta puntako industriak osatzen dute.

Kantonamenduko hiri nagusi, herria bere saltegientzat, gastronomiarentzat (xerrikiak, bixkotxak…) eta astearte eta larunbat goizetan bere merkatuarentzat bisitatua da.

Bere karrika maldatsuek armazoi edo arkamasadun etxeak gordetzen dituzte, aspaldiko euskal laborari etxeak, gehienak XVII. eta XVIII. mendekoak.
Inguruko patarretan diren hamaika auzoak herriari lotzen dituzte.


Francis Jammes.
Pirinio Atlantikoak, Hazparne

Sortzea : 02 / 12 / 1868.
Heriotza: 01 / 11 / 1938

1919an, Francis Jammes olerkaria eta bere familia, haien Orthezeko etxetik joaitera behartuak dira, hunen jabeak saltzen baitu. Euskal Herrira heldu dira, eta han, aita beneditano batek Gilles anderea aurkezten die.

1920tik, Gilles andereak deliberatzen du Francis Jammes ondoko gisa hautatzea, eta hil ondoren, Jammes familia haren egoitzan kokatzen da, Hazparneko Eihartzea etxean, Belzuntzeko gazteluaren aztarnetatik hurbil.

Hemendik aitzina, olerkari famatua Hazparneko biztanle da, eta hortik kilometro guttitara, beste olerkari bat bizi da, Edmond Rostand.

Francis Jammes-en estiloak, “Jamismoa”-k, manierismo sinbolista baten bukaera jo du.
Bere olerki famatuenetariko bat, “Les mystères douloureux” (“Misterio mingarriak”),1906an idatzia, Georges Brassens kantariak berriz hartuko du “La Prière” (“Otoitza”) kantuan.
Francis Jammes Hazparnen biziko da hil arte, Eihartzea etxean. 1938an zendua, Francis Jammes Hazparneko hilerrian ehortzia da.

Gaur egun, egoitza zaharberritze obretan da, kultur elkarteak errezibitzeko, eta erakusketak proposatzeko.

Le mont de Hasparren, ma dernière patrie,
Appose sur le ciel la ligne d’Ursuia,
Et cette signature atteste que ma vie
Comme une hauteur sombre au soir se dépouilla.

“Hazparneko mendia, ene azken aberria,
Ursuiako lerroa du zeruan sinatua,
eta sinadura horrek emaiten lekukotasuna,
ene bizia, goratasun ilun bat bezala, arrastirian biluztu zela.”


Gailurretako Inperio Bidea (gune sailkatua)

Gailurretako Inperio Bideak, Baiona eta Hazparne elkartzen ditu, Hiriburu, Mugerre eta Milafrangatik pasatuz. Bide hau estrategikoa izan zen Napoleon I.aren tropentzat, Espainiako gerla denboran hartu baitzuten Garazira heltzeko. Gailurretako bideak sekulako ikuspegi ederrak ditu Pirinioetako mendilerroari buruz.