Site officiel de la ville de Hasparren

Kultur ondarea

LABORARI ETXEAK

Hazpandarrek heien etxea zinez ohoratzen dute, beti indarrez artatuz.

Hazparnen berezko lapurtar etxalde ederren etsenplu ainitz kausi ditazke ; leku bakar batean biltzen dira bizizaleak, kabalak eta uztak.

 

Ferme labourdine


ERLIJIOZKO ERAIKUNTZAK

Jon Doni Joane eliza Euskal Herri guziko haundienetarik da. 1800 fededun errezibitzen ahal ditu. Haren akustika ere ohargarria da.

Eliza-bularraren ganga Léon Bonnat-ren ikasle baten horma-irudi bikain batek apaintzen du.
Kurutzaduraren adarretan dauden beira

Elizerdiaren murru bakotxak bost leiho ditu, beiraz apainduak.


Horma-irudiak zinez ikusgarriak dira.
46 saindu erakusten dituzte, Euskal Herrian bereziki ohoratuak direnak.

1996az geroz ofizialki ezagutua den momumentu hunek du bisitari gehien ukaiten.
Egun batez aberastasun hunez baliatzen diren guziek, hartaz oroitzapen miresgarri bat atxikitzen dute.

Calvaire

1890a, orotara 46 256 m 2 –ko azalera duen galbario bat estrenatua izan zen. Gune hunek ibilaldi bat eginez ikusia izaitea merezi du.
Hortik agertzen zaigun bista zabala bezain miresgarria da.