Gure lanbideak

UR EDANGARRIA | URSANOKETA EZ KOLEKTIBOA | KONTSEILU PRAKTIKOAK

 

Sanoketa kolektiboa


Ur zikinak (komunetako ura, sukaldea, mainu-gela, ikuztegia…) bilduak dira eta garraiatuak dira araztegian tratatuak izaiteko. Araztegiak ur zikineko kutsadura kentzen du, ur garbia berriz haren ingurumen naturalerat emaitearen ahalbidetzeko.

Hazparneko herriak urtero 160000m 3 ur tratatzen dituzten 3 araztegi dauzka.

- Hazketako araztegia
Araztegi hunek herri barneko, hunen mugako eta araztegiaren gaineko etxebizitza batzuetako ur hondatuak errezibitzen ditu.
Orotarat 24km-ko sare batek ur hondatuak araztegi arte garraiatzen ditu, hunek 3700 Bizizale baliokide edukitzen ahal duelarik.

- Pilota Plazako araztegia
22.765 km sarek auzo huntako ur hondatuak tratatzen eta 400 Bizizale baliokideko edukiera duen araztegirat igortzen ditu.

- Urkoiko araztegia
2007an eraikia, 2007ko apirilaz geroztik ibiltzen da. Haren edukiera 350 Bizizale baliokidekoa da. 2.5 kilometrotako luzera duen sare batek ur zikinak araztegirat garraiatzen ditu.

 

Araztegia
Hazketa auzoa

Harremanak harpidedunarekin

Zaintzak ur hondatuen biltzeko eta garbitzeko dituen gastu guziak, egiten den zerbitzuarentzat eta erabiltzaileek kontsumitu duten ur bolumenaren araberako karga baten emaitzak orekatzen ditu ; hunen prezioa (zati finkoa eta zatia m3-ka) Herriko Kontseiluaren delibero baten bidez finkatua da. Dena estoladarat sistema baduzue, karga hunen balioa zuen uraren fakturan agertzen da.

Sanoketako lotune berri bat behar baldin baduzue edo zuen lotunea kontrolatu nahi baduzue (instalazio berri bat edo jadanik ezarria), web gune huntan inprimagarri den “obren galdea” fitxa betetzen ahal duzue, zaintzarat zuen galdearen baieztatzerat jin aintzin.