Gure lanbideak
URSANOKETA KOLEKTIBOA | URSANOKETA EZ KOLEKTIBOA | KONTSEILU PRAKTIKOAK
Ur edangarria
Hazparneko ur edangarriaren ekoizpena :
Uraren biltzea da
- Ursuiako 19 iturritatik : uraren biltzeko obrak 1930an eraiki adreiluzko ziloak dira (5 metro inguru sakonekoak) Ura hormetako zilo ttipiak trabeskatuz obraren barnera heltzen da. Arroila batean erortzen da eta hartzen duen arro ttipi bateraino doa ; han azalean diren materiak (« lurrezko, buztinezko, harrizko zatiek ») dekantatzen dira (zolarat erortzen dira). Ondotik, ura hodi batetik Pitxarbordako urtegirat doa, banatua izan aintzin desinfektatua izan dadin.
- Napa freatikoan ura biltzen duten 3 zilaketa : Ziloek 40 m inguruko sakontasuna dute eta jakin behar da zilo haietarik jalgitzen den ura zuzenki edangarria dela.
- Ur biltze bat Pitxarbordako ur-xirripan: xirripako ura obra hartan bildua da, Zelaiko uraren tratamendu estaziorat isuri aintzin, urtegia beteegia delarik. Han, tratamendu berezi bat ukaiten du edangarria bilaka dadin.
Hain zuzen, ur hau bakteriek eta azalean diren materia anitzek kutsatzen dute, bereziki aro euritsua denean.
Ondotik ur-gazteluetako biltegietan atxikia da, harpideduneri banatu aintzin.
Banaketa sarearen luzaera 180km ingurukoa da eta 2800 harpidedun zerbitzatzen ditu. Urtero, zaindariek ekintza egitarau bat antolatzen du, sarearen berritzearen edota azkartzearen ahalbidetzeko.
Uraren zaintzak abantsu Hazparneko herri osoa zerbitzatzen du, salbu Pilota Plazako eta Marinako auzoak. Aldiz, Aiherrako eta Bastidako zati bat urez hornitzen ditu eta Errobiko sindikatuari saltzen du.

Harremanak harpidedunarekin :
- Uraren zaintzak bi aldiz urtean (martxoan eta urrian) ur-kondagailuen emaitzen hartzea egiten du. Emaitzak hartu eta, harpidedunak ekainean eta azaroak faktura bat eskuratzen du. Fakturaren ordainketa Hazparneko Zerga Etxean egiten da.
- Zuen bizitokia uzten edo hartzen duzuelarik, zuen ur-kondagailua hetsi ala ideki behar duzue. Hortako, Uraren Zaintzan existitzen den kondagailu baten gaineko galde bat bete behar duzue. Denbora irabaziko duzue web gunean « existitzen den kondagailu gaineko galdea » inprimatuz (idekitze edo heste…); hunen lehen zatia beteko duzue. Ondotik Uraren zaintzarat jinez galdea baieztatuko duzue. Kondagailu baten idekitzearentzat 64 € galdatuko zauzue (salbu kondagailuaren lehen harpideduna izanez geroz)
- Ur lotune berri bat, kondagailu baten lekualdatze bat, kondagailu gehigarri bat…behar baldin baduzue, web gune huntan inprimagarria den « obra edo zerbitzu galde » orria betetzen ahal duzue eta uraren zaintzan aurkezten ahal zirezte zuen galdearen baieztatzeko eta baldintzen jakiteko.