Ekonomia

Kantonamenduko herriburu den Hazparnek betidanik ekonomiaren arloan fama anitz ukan du.

Lehenik bereziki baserri munduari eta laborantzari atxikia, 18. mendean industriari buruz itzultzen da, larru-apaintza aktibitateeri eta ondotik zapetagintzari esker. Orduan, herrian hameka lantegi garatzen dira. Joan den mendean, beheraldia berrogeita hamargarren hamarkadan hasten da, eta zorrozki jarraikitzen du 70. hamarkada arte. Gaur egun, lantegi bat baizik ez da oraino bizirik. Eragile ekonomiko desberdinek garai gogor eta minbera hura gainditu dute, norabide berri batzuen eraikitzen jakinez.

Gaur egun, enpresa ttipi eta ertainak, eskulana, janari-industria, puntako industria eta zerbitzuak garatu dira eta zoriontsuki elgarrekilan bizi dira egunero bere dinamismoa segurtatzen duen ekonomia sare bat biziaraziz.

Azkarki garatzen ari dira ere hiri barneko komertzio ttipi eta eskulan saltegiak, urte guzian zehar animazioen hobeki antolatzeko eginahalak eginez.

Turismoa ez da bazterrean egoiten : karrika maldatsu eta pollitetan lasaiki ibiltzea zinez laket da… ibilaldiendako sendretan eta landa-bideetan ibiltzea, auzo eta mendixketan, larre eta oihanetan goxo da ere.

4 hotel, Gîtes de France-ko 4 ostalari-etxe, taldeendako bizitegi 1, 2 kanpin, lodge 1 (goi mailako aterbea eta sukaldari famatu baten janaria, Arnaud Daguinena), berrogeita hamarbat aterbe eta mubledun apartamendu helbideek Herriaren bizitegien multzoa osatzen dute.

3 ostatuk, zerbitzu lasterreko 3 komertziogunek eta hamarbat jatetxek karta osatzen dute gastronomiaren alorrean.

Hazparne, erroak berme, gerorat buruz so da deplauki. Garapen hunen eragile dinamikoak eskertuak izan daitezela!