Site officiel de la ville de Hasparren


AHK "JOSTA LEKU " | "Josta Leku" PREZIOAK | EGITARAUA | "Jean Verdun eskola " PREZIOAK

"Josta Leku" AHKko BARNE ARAUDIA

Funtzionamendu tenoreak | Ordaintzeko manera | Izen-emaiteak | Egun erdia | Apairuak | Garraioak


“Josta Leku” Adingabeen Harrera Kolektiboa Hazparneko herriak antolatzen du, harrera toki bat eta jostatzeko funtzioa duten aurkikuntzak proposatzeko xedearekin. HAZPARNEKO eta inguruetako (tokien arabera ) 3 eta 15 urteren arteko haurreri eta gazteeri idekia da, asteazkenetan eta eskolako bakantzetan (salbu Eguberrikari).

Bizi erritmoak eginahala untsa errespetatzeko gisan, haurrak taldeka banatuak dira aktibitate desberdinentzat, manera huntan :

- 3/ 4 urtekoak (ama-eskolako lehen eta 2. urtekoak) :« Les P’tits Loups »
- 5/6 urtekoak (ama-eskolako 3. eta 4. urtekoak) : « Les Coquins »

Bizi toki desberdinak dira “Loustic” “Malins” eta “Gazte”-endako (Lehen mailako eskolaren tokian).

- 6 urtetatik 8 urte arte (1. eta 2. urtekoak) : « Les Loustics »
- 8 urtetik 11 urte arte (3., 4., eta 5. urtekoak) : « Les Malins »
- 12 urte eta zaharragoak (edo 6.a eta zaharragoak) : « Les Ados »


IDEKITZE ORENAK

7:30tik 18:00ak arte.
- Haurren harrera 7:30tik 9:00ak arte
- Animazioa 9:00tik 16:30ak arte
- Haurren abiatzea 16:30tik 18:00ak arte

Burasoen baimena beharrezkoa izanen da zentrotik bakarrik abiatzen diren haurrentzat.

Burasoek haien haurrak barneraino segitu behar dituzte, harrera animatzailea helduak direla abisatuz, baita ere familiaz kanpoko beste pertsona bat heldu baldin bada haurraren xerka.
Haurren xerka jiten direlarik, erregistroa izenpetu behar dute.
Haurren xerka heldu diren pertsonak, ez badira burasoak, nortasun agiri bat ukan behar dute.



ORDAINTZEKO MANERA

Hilabetero, izen emaite egunak kondatzen dituen faktura bat helaraziko zauzue.
CAF-ak “Passeport CAF “deitu laguntza bat eskaintzen die familia batzueri, 1,90€ haur bakotx egun erdi batentzat, eta M.S.A-ak 5,50€ko laguntza egun bakotxarentzat. Izen emaitearen egiaztagiri baten aurkeztea beharrezkoa da.

Kasu, 2010eko urtarrilaren 1.etik goiti pasaporte berria.


IZEN EMAITEAK

Izen emaite aministratibo bat eta osasun xehetasun fitxa bat betetzekoak dira, eta ikasturterako balio dute.

Antolaketaren hobetzeko(apairuak, inguratzea, ateraldiak,…) :
- Astezkenentzat, izen emaitea aitzinetik egin behar da.
- Bakantza guziak aintzin, burasoek inprimaki gehigarri bat bete behar dute haien haurra jinen direnez zehazteko.

Hainbat hautu dituzue :

Asteazkenetan
Bakantzetan
- izen emaitea egun erdi batentzat
- Izen emaitea egun batentzat
- Izen emaitea hilabete batentzat*
- izen emaitea egun erdi batentzat
- Izen emaitea egun batentzat
- Izen emaitea aste batentzat

Azken mementoko izen emaiteak, Jeunesse et Sport sailaren arauek dioten bezala, gelditzen diren tokien arabera aztertuak dira.
Izen emaiteak ELGAR Zerbitzu Publikoen Etxeko Gazteen Zerbitzuan egiten dira, Gaskoina karrikako 11. ean, Hazparnen (Behereko estaian).


Egun erdia (P’tits loups, Coquins : 6 urtez petik)

Goizetan izena emana duten haurren xerka jin behar da 12:00 aintzin.
Arratsaldetan izena emana dutenak 14:00ko eraman behar dira.
Egun osoko ateraldientzat, eguneko izen emaitea beharrezkoa da: horrez gain, apairu baten prezioa ordaindu behar da asteko baina apairurik gabe izena eman dutenentzat.

P’tits Loups/Coquins izenekoetan (3-5 urte) loaldia zentroan egin nahi dutenak baitezpada zentroan izan behar dira 13:30ko (loaldiaren hastapena).

Apairuak

Eguerdiko bazkaria han berean hartzen ahal da. Goizeko harrera denboran, gosari bat proposatua da mahain baten gainean. Arratsaldean askari bat zerbitzatua da.

Garraioak

Autobusik ez denez, garraioa burasoek segurtatu behar dute.

XEHETASUNAK

HAURTZARO ETA GAZTARO ZERBITZUA : 05.59.29.58.33
ADINGABEKOEN TALDEKO HARRERA : 05.59.70.14.82 (bakarrik asteazken eta opor denboretan)
E-posta : pij.hazparne@wanadoo.fr