KIROL ETA AURKIKUNTZA BAKANTZAK | PREZIOAK | BARNE ARAUDIA
Kirol eta Aurkikuntza Bakantzen Barne araudia
Funtzionamendu orenak
| Izen-emaiteak | Oroit |Apairuak
• Funtzionamendu orenak
Animazioa 9 :00etatik 17 :00ak arte.
8:30tik 17:30ak arte haurren harrera posible da, Mendeala gelan, bakarrik bi burasoak lanean dituzten haurrentzat.
Burasoen baimena beharrezkoa izanen da zentrotik bakarrik jalgitzen diren haurrentzat.
• Izen-emaiteak
Administrazioko izen emaite bat eta osagarri-xehetasun orri bat osatu behar dira. Ikasturte osorako balio dute.
Antolaketaren hobetzeko, bakantza guziak aintzin, burasoek inprimaki gehigarri bat bete behar dute haien haurra jinen direnez zehazteko.
Gazte bat ez bada jiten eta horren zergaitia ez badu medikuntza segurtagiri batek frogatzen, eguna ordaindu beharko da.
• Oroit
Beharrezko osagarri-xehetasun orriaren betetzeko, haurraren osagarri liburuxka baitezpada ekarri behar da.
Buraso guzieri eskolaz kanpoko aktibitateak kondutan hartzen dituen asurantza baten izenpetzea gomendatzen zaie (banakoa istripuentzat, aberriratzeko laguntza, erantzukizun zibila /babesa eta deia).
• Apairuak
Tokian berean bazkaltzen ahal da.
Atsaskari bat ere zerbitzatua izanen da.